Etxebizitza ministerioa, udal eta herrialde espainako federazioa eta 8/2007 lurzoru lege berriaren difusioa
Etxebizitza Ministerioak Udal eta Herrialde Espaniako Federazioarekin oraintsu hitzarmen bat sinatu du, maiatzaren 28ko 8/2007 Lurzoru Legearen jarraipena burutzeko, aztertzeko eta hedatzeko. Gertaera hau garrantzi handikoa da, lege berriaren harrera herri-erakundeek lege-esparru berria barneratzen duten mailaren arabera izango da eta.
Hiru jarduera aurreikusten dira:
Edukien difusioa: Alkateentzako erabilketa gidaliburua argitaratuko da (“Lurzoru Legea eta Udalak”).
Heziketa: Hirigintza udal-arduradunek arautegi berria zelan ezarri dezaten jakiteko ikastaro eta ekitaldiak antolatuko dira.
Ezartzearen jarraipena: Lege ezartze prozesua aztertzeko hainbat batzar eta aktibitateak garatuko dira.
Albiste gehiago ikusi